'Girls in Peacetime Want to Dance'

Belle and Sebastian

2015eko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Diskoetxea: Matador.

Bada denboraldi bat neke kronikoaren sindromeak jo zuela Stuart Murdoch, Belle and Sebastianen ahots nagusia. Gaixotasunak bizitza goitik behera baldintzatu dionez, gai hori izan du mintzagai azken laneko une askotan. Inork pentsa lezake, hitz goibelei lagunduz ostera pop distiratsua egin dutela, alaitasun printzaz jositako melodia xaloak aurkituko dituela oraingoan ere. Ez da horrela erabat. Aldatu egin dute norabidea, eta, sintetizadorez apainduta, geruza askoren gainean eraikitako kantuak osatu dituzte. Emaitza ez da oso asegarria, ordea. Gisa horretako piezen aldean, aski goragokoak dira ohiko erregistroan osatutako apurrak —Nobody´s Empire, The Cat With The Cream eta Ever Had A Little Faith?—, aurreko diskoko ale onenen parekoak direnak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.