Beiruten joko du gaur Garikoitz Mendizabalek
MUSIKA. Garikoitz Mendizabal txistulari gipuzkoarrak emanaldi berezia emango du gaur Beirut hirian, Libanoko Orkestra Filarmonikoarekin batera. Kontzertu horretan, Naji Hakim organista eta konpositore libanoarraren lan berria estreinatuko dute, orkestrarako eta txisturako konposatutakoa. Hakimek berak eta Libanoko orkestrak eskatuta ariko da Mendizabal estreinaldian, artista gonbidatu gisa. Haren hitzetan, «euskal kultura zabaltzeko aukera bikaina izango da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu