Beha ditzagun txolarreak

'Hemen eta orain'. Txalaparta.
'Hemen eta orain'. Txalaparta.
2025eko urtarrilaren 18a
04:20
Entzun

'HEMEN ETA ORAIN'

 

Idazlea: Laura Brand. Ilustratzailea: Freya Hartas. Itzultzailea: Amaia Apalauza Ollo. Argitaletxea: Txalaparta­.

(G) Behin nire yoga irakasleari entzun nion esaera hori: «Hemen eta orain». Ze graziosoa. (E) Bai. (G) Zertaz doa ipuina? (E) Ez da ipuin bat. Bizitza pausatuagoa izan dezagun aldarrikatzen duen liburu bat da. (G) Istoriorik gabe? (E) Bueno, tira, anekdota sorta luze bat denez... esan daiteke mikroistorioak kontatzen direla. Ez ipuinak bezala, baizik eta jakintza liburuetako estiloarekin, behaketaren emaitza balira bezala. (G) Pixka bat arraroa da liburu hau, nire ustez. (E) Tira, gaur egun asmo oso desberdineko proposamenak plazaratzen dira. (G) Eta zein da honen asmoa? (E) Egileei kasu eginez gero, bizitza patxadatsua lortzen laguntzea irakurleari. (G) Estresik gabekoa? (E) Hala dirudi. Izan ere, sosegua lortzeko praktikak egiteko gonbit bat da. (G) Nola? (E) Arreta osoa jartzea naturan gertatzen ari diren gauza txikiei. Esaterako, Jasmina gauez loratzen ikustea, edota matxinsaltoaren jauzia arretaz behatzea. (G) Gustatu zaizu. (E) Hasieratik liluratu nau, baina halako batean, akordura etorri zaizkit natura zapaltzen ez duten haurrak. Ea noiz ateratzen duten liburu honen bertsio bat haur kaletarrentzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.