«Osasuntsu eta jarduera eskaintza zabalarekin» iritsi da 12. aldira Dock of the Bay Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdia, antolatzaileen esanetan. Urtarrilaren 7an hasiko da, eta, 12ra bitarte, musika ardatz duten askotariko lanak erakutsiko dituzte festibalean. Bederatzi film izango dira aurten Sail Ofizialeko lehian, eta beste hamaika jaialdiko sail paraleloetan. Baita zuzeneko musikarekin ere, hainbaten kasuan.
Basahaideak da Sail Ofizialeko lehiaren barruan erakutsiko duten lanetako bat. Elsa Oliarj-inesen opera prima da, eta Zuberoako kantuak ditu ardatz. Usua Garinek, Andrea Lopetegik eta Izotz Barriok, berriz, Lou Olangua hartu dute oinarri Lou beren lehen lanean, eta lehian izango da hori ere. Horiekin batera, Hello Hello Hello: Lee Ranaldo: Electric Trim (Fred Riedel), La estrella errante (Alberto Gracia), Bixa Travesti (Claudia Priscilla-Kiko Goifman), Cantares de una Revolución (Ramon Lluis Bande), Milford Graves: Full Mantis (Jake Meginsky-Neil Young), El ulls no sáturan (Javier Tomas Garcia Lerin) etaO Espírito de Pucho Boedo (Lois Patin?o) dokumentalak emango dituzte Sail Ofizialaren barruan.
Perfect Day sailean, berriz, nazioartean nabarmendu diren musika dokumentalen hautaketa bat erakutsiko dute, lehiaketaz kanpo. Horien artean daude, besteak beste: MATANGI MAYA M.I.A. Steve Loveridgen dokumentala, M.I.A. musikariaren bizitzari buruz; David Battyren My Generation, non Michael Cainek Erresuma Batuko musikaren historian bidaia egiten duen; eta Trojan Records diskoetxea ardatz hartuta Nicolas Jack Daviesek ondutako Rudeboys a story of Trojan Records.
Kontzertuak, mintegiak...
Dock Live saileko proiekzioek zuzeneko musika izango dute lagun. Virginia Garcia del Pinok zuzendutako Respirar, correr, mirar filma, esaterako, zuzeneko musika entzunez ikusi ahal izango da, Mursegoren eskutik.
Proiekzioez gain, kontzertuak ere hartuko ditu jaialdiak. Baita Musika, irudia, kontakizuna izenburupeko mintegi bat ere. Haren barruan, Maria Jarcarillak, Lois Patiñok, Eduardo Guilloyk eta Elena Setienek hitzaldiak emango dituzte.
Informazio gehiago nahi izanez gero,jo webgune honetara: www.dockofthebay.es/2019/eu/
Bederatzi lan lehiatuko dira Dock Of The Bay musika dokumentalen jaialdian
Urtarrilaren 7tik 12ra, askotariko filmak erakutsiko dituzte Donostian. Zuzeneko musika izango da Dock Live saileko lanen proiekzioetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu