Bea Egizabal Ollokiegi. (Lasarte-Oria, 1971)

GOTZON ARANBURU / FOKU.
2023ko irailaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hiru urtez ikasi zuen unibertsitatean, baina laborategiaren eta beraren artean ez zen kimika handirik sortu.Kontu kontalari hasi zen orduan, eta, poliki, pailazo bihurtu zen Oihulari Clown taldean. Inprobisaziorako dohaina zuenez, Ane Labaka bertsolariarekin bat egin zuenErradikalak gara ikuskizuna sortzeko. Feminismoaren inguruko ideiak eta hausnarketak umorez landu zituen hor. Ingurukoek nabarmendu dutenez, trebezia handia du pentsalari feministek erabiltzen dituzten kontzeptu abstraktuak edonork ulertzeko moduko eguneroko bizitzako adibideekin azaltzeko. Autoak gidatzeko beldurra gainditu zuen, ahalduntze taldeen laguntzarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.