BBK aretoak 'Borderland' opera estreinatuko du

2022ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
OPERA.Borderland ekitaldi bakarreko opera estreinatuko du Bilboko BBK aretoak, ostiralean. Marta Egileorrek zuzendu duen ganbera opera horren hiru emanaldi emango dituzte asteburuan, ostiralean hasi eta igandera arte.

BBK aretoak ekoitzi duen aurreneko opera da Borderland, eta nortasunaren muga nahasmendua duen pertsona baten gorabeherak kontatzen ditu. Hain zuzen ere, 1884an C. Hughesek osasun mentalaren muga definitu zuen Borderland izenarekin, eta operak muga horretan dagoen pertsona baten (Elle) bizipenak eta sentipenak jasotzen ditu.

Igor Eskuderok konposatu du musika, eta Ruth Gonzalez sopranoak beteko du Elleren rola. Carlos Calvok (pianoa) eta Irene Celestinok ere (txeloa) parte hartuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.