Lehenengo diskoa, Mukaki Zpirit (Baga-Biga)kaleratu du Lapurdiko Xutik taldeak. Abesti alaiez osatu du bilduma; ska, reggae, rock, patxanga... erritmo eta estilo ugari uztartuz. Oinarria «mukaki espiritua» dela diote, hau da, bazterrak harrotzea, umorea, dantza, harremanak eta algara sortuz.
Zpeiz Mukaki taldearen ondorengoa da Xutik, proiektu honetan hasi baitziren lanean taldekide guztiak 2008an. Patxi Bidartdultzaina eta saxofoi jotzaileak gogorarazi duenez, kalean jotzen eta dantzatzen zuen Zpeiz Mukakik, «ez soilik euskal dantzak, Kortatu eta horrelako taldeen bertsioak ere sortu izan ditugu».
Filosofia berari eutsi diote proiektu berrian. Eurek sortutako hamalau kantuz dago osaturik lehenengo diskoa. «Hainbat kantu gure izaeraren isla dira», dio Bidartek. Azaldu duenez, Ipar Euskal Herriko egunerokotasunari lotutako gaiak jorratu dituzte hitzetan: «Hunkitzen gaituzten gaiak dira, errealitate politiko zein kulturalaren ingurukoak, besta...». Taldearen sekretua laguntasunak sortzen duen konplizitatean dagoela gaineratu du.
Bederatzi taldekideek ez ezik, hainbat gonbidatuk parte hartu dute diskoan; izan ere, Xabi Solano (Esne Beltza), Peio Reparaz, Amets Arzallus eta Pirritx eta Porrotxen ekarpena jaso dute hainbat kantuk.
Bazterrak harrotzeko eta umorea jartzeko gogoa dakar Xutik-ek
Hendaiako taldeak ska eta rock doinu dantzagarriak bildu ditu bere lehen diskoan, 'Mukaki Zpirit'-en
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu