«Bazter eta bide okerrei» plaza eskainiko die XIII. Feministaldiak

Astelehenetik abian da, Donostian, aurtengo egitaraua. Jaialdi bereziarekin itxiko dute astea, larunbatean, Le Bukowski aretoan

Feministaldiko antolatzaileak, atzo, hainbat parte hartzaileren eta babesleren ondoan. JON URBE / FOKU.
Amagoia Gurrutxaga Uranga.
2018ko abenduaren 12a
00:00
Entzun
Plazandreok-ek antolatzen du Feministaldia. Hamahirugarren urtea dute aurtengoa, eta, aurreko hirurak bezala, Donostiako Tabakalera zentroarekin elkarlanean ondu dute egitaraua 2018an ere; Okerrak lelopean. Antolatzaileen esanetan, Feministaldiak beti begiratu izan die bazterrei, besteei, hegemoniatik ihes egiten dutenei. Halakoen sorkuntzak okertzat jo izan direla gogoan, «bazter eta bide okerrak» aldarrikatzea da asmoa, Leire San Martin antolatzailearen hitzetan. Tabakaleran egin zituen adierazpenok, atzo, prentsaurrekoan.

San Martinekin batera jaialdia koordinatzeaz arduratzen denJosebe Iturriozek, berriz, aurtengo egitarauan Euskal Herriko protagonistek duten pisua nabarmendu zuen: «Guretzat, garrantzitsua izan da aurten, nazioarteko figurei begira jarri ordez, gure nazioarteko figura propioei ahotsa ematea». Horren erakusgarri, Tabalalerako Z aretoan bihar, 21:00etan, Maialen Lujanbiok jaialdirako propio sortu duen rr emanaldia nabarmendu zuen Iturriozek.

Astelehenean abiatu zuten aurtengo Feministaldia, Txakur Gorria kolektiboko kideekin, Identitate okerrak. Iruditegia zabaltzeko praktika artistikoak txertatu hezkuntzan tailerrean. Atzo, tailerreko bigarren eta azken saioa gidatu zuen Saioa Olmo artistak.

Bihartik aurrerakoak

Bihar, 18:30ean, Xiana do Teixeiro zinemagile, musikari eta artista bisual galiziarraren Tódalas mulleres que coñezo (2018) filma eskainiko dute Tabakalerako 1 aretoan. Segidan, egilearekinsolasaldia izango da, gaztelaniaz. Tabakaleratik irten gabe, 20:00etan, Lodiaktibismoa, baztertuon ertzetako feminismoa eta porrotaren zein arrakastaren kudeaketa hitzaldia egingo du Itsaso Ramonakek bihar. Segidan, Lujanbiok emanaldia eskainiko du.

Etzi, ostirala, Iratxe Retolazak Literatura feminista euskal kulturan: asmo zuzenak, bide okerrak hitzaldia eskainiko du, 18:30ean. «Hiru gogoeta lerrori eutsiko diet hitzaldian: pentsamendu feministak euskal kulturan ireki dituen zirrikituei; kultur esparru bakoitzak dituen genero logikei; eta, azkenik, literaturan azken urteetan garatu diren galdera, gogoeta eta abarrei», zioen atzo Retolazak. Azahara Ubera Biedmaren hitzaldi performatiboak eta Txus Garciaren performanceak itxiko dute ostiralekoproposamen sorta.

Larunbata izango da Feministaldiko azken eguna. 11:00etan, Nerea Barjola eta Ana Burgos Garciak mahai ingurua egingo dute, gaztelaniaz, sexu terrorearen konfigurazioaz. 13:00etan, Uxue Alberdik Bertsoraino hitzaldia emango du, eta, arratsaldean, Txus Garciak eta Brigitte Vasallok hartuko dute hitza.

Jaialdiari amaiera emateko, bertsio kontzertu berezia—«opari bat», Iturriozen hitzetan— antolatu dute Le Bukowski aretoan: Zorrak. 21:00etan hasita; hor parte hartuko dute Anari, Mursego, Saioa, Lorea Argarate, Ines Osinaga, Birkit, Miex, Ezusteko Band eta DJ Setek. «Gutako bakoitzak bere zorrak kitatuko ditu emanaldi honetan», azaldu zuen Anarik atzoko prentsaurrekoan.

Izaskun Landaida Emakundeko burua eta Ane Rodriguez Tabakalerako zuzendari artistikoa ere atzoko agerraldian izan ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.