Iñaki Elizalde zuzendari nafarra Baztan filmaren bigarren zatia errodatzen hasi da. Hain zuzen, agotei buruzko istorioaren aro garaikidea filmatuko du datozen lau asteotan, Baztanen eta Euskal Herriko beste zenbait lekutan. Filmatzen iazko martxoan hasi ziren, eta urte honen amaieran bukatzeko asmoa dute. Estreinaldia, berriz, 2012ko lehen hilabeteetan izatea espero dute ekoizleek: Lazo Visual eta Orreaga Filmak enpresek. Filmak 1,5 milioi euroko aurrekontua izango du.
Carmelo Gomez, Unax Ugalde, Kandido Uranga eta Txema Blasco dira filmeko aktore nagusiak, eta haiekin batera Baztango hainbat bizilagun ari dira parte hartzen pelikulan. Horiek aukeratzeko hainbat hautaproba «zorrotz» egin dituzte.
Zinema. Estreinaldiak
'Baztan' filmaren bigarren zatia, martxan
Iñaki Elizalde agotei buruz zuzentzen ari den pelikula hurrengo urte hasieran estreinatzeko asmoa dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu