'It's a Pleasure'

Baxter Dury

2014ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Diskoetxea: PIAS Recordings.

Ian aitaren itzaletik ihes egin ezinik ibili da sarritan Baxter Dury. Eragin nagusia etxean bertan eduki duela uste du askok —aktore ez ezik, musikari entzutetsua ere izan zen Ian Dury—. Semeak ez du sekula aitarengandik bereizteko ahaleginik egin, eta It's a Pleasure-n ohiko bidetik jarraitu du, aditzera emanez bezala aitaren antza eduki edo ez berak bere bidea egiten jarraitu nahi duela. Ahotsaz gain, diskoa osatzen duten hamar kantuetan erabili dituen errekurtso bakarrak soinu kaxak, sintetizadoreak eta noizbehinkako gitarra edo baxu kanalak izan dira. Baliabide gutxirekin osatutako kantu minimalak, horra Duryren apustu garbia. Depeche Mode edo Metronomy oroitarazten dituzten giro elektronikoak osatu ditu, eta, amaiera aldera gorabeheratsu samarra izan arren, pieza gogoangarri batzuk sortu izana behintzat aitortu behar zaio; Pleasure eta Whispered, kasu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.