HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Nola egiten dute kaka zuhaitzek?'

Basilikoren lorategia

Idazlea: Sebastien Perez. Ilustratzailea: Annelore Parot. Itzultzailea: Amets Santxez. Argitaletxea: Ibaizabal.

2021eko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
Galdera interesgarria inondik ere Perrexiltxok amonari egin diona, zeren, nola egiten dute kaka arbolek? Are: egiten dute kaka arbolek?

Letra larriz idatzitako obra ilustratu hau jakintza-liburuen mugara iristen da, ipuin formatua erabiliz oinarri gisa.

Bi liburu argitaratu dira batera Perrexiltxoren lorategia izeneko bilduma gisa, gaia landaredia duena, eta, izenburuek aditzera ematen dutenez, oinarrizko jakingai originalak eskainiz. Bigarren liburukia Maitemintzen al dira loreak? deitzen da.

Ni, dena den, kakaren kontu honek harrapatu nau.

Gidoia haur txikien erakoa izanik ere, pertsonen mundu erreala erretratatzen du, ibilbide domestiko batekin hasten dena, amonaren landetxean (Amonak Azenario du izena?!), eta berehala landare mota ugariz hornitutako baratzean kokatzen gaituena.

Galdera sortzen da amonak esaten diolako «mundu guztiak egiten du[ela] kaka», eta Perrexiltxo hausnarrean dabilela, arbola aurrez aurre topatzen duelako. Istorioak bere joan etorriak ditu, eta amaieran, aparteko formatua duen orri-bikoan Amona Azenarioren azalpenak eskaintzen dira, zeinetan argitzen den dena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.