HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Itsas haizea dabil'

Bakoitza bere haizeak darabil

Idazlea: Junkal Lertxundi. Ilustratzailea: Gaston. Argitaletxea : Ikaselkar.

2022ko otsailaren 13a
00:00
Entzun
Azal biguneko liburu etzana da (23x23 cm), 32 orrialde dituena. Album ilustratua da.

Komikietakoa dei daitekeen ilustrazio mota erakusten du, sekuentziaziorako joera duena.

Kontakizun tranpatia da, irakurlearen arreta Telmo izeneko protagonistarengan jartzeko ahalegin betea egiten duen bitartean, benetako gertakariak begien aurrean —baina isilka— agertzen dizkigulako. Egitura errepikapenezkoa da, aldiko familiakide bat jardunean erakusten duena Telmoren aitzakiatan. Denak ariko dira, Telmo izan ezik, zeren Telmo guztien sintesia baita.

Testua telegrafikoa da, esaldi biluziekin, elkarren arteko juntadurarik gabe. Bere bizkar hartzen du kontakizuna egituratzea eta erritmoa ezartzea. Baina isilka bezala, kasik ematen du bere kezka nagusia irudiek agertuko dutenari bidea ematea dela.

Testuak egituratzen duen bezala kontakizuna, ilustrazioek ezinbesteko informazioa ematen dute pertsonaien karakterizazio eta ekintzen nolakotasunei buruz. Irudietan eskaintzen zaizkigu umore pasarteak, eta kontakizuna haragiztatzen duten gainerakoak. Arestian aipatutako tranpa ere, irudien bidez askatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.