BAKARKAKO GAIA

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Ormaiztegi (2015eko urriaren 30a). Azkenean dirua eskatuko diozula erabaki duzu.

2023ko abuztuaren 24a
00:00
Entzun
1
Agian badakizue
19 urte ditut
gizarteak sortzen ditu
estereotipo batzuk
beti desberdin izan naiz,
(e)ta bihurtu nahi dut arrunt
bestela jazarpen asko
pairatzen baititugu guk.
Nahiz hiru mila euro behar
egin nahi dudanaren truk,
bi bularrak handitzeko
operazio bat nahi dut.

2
Guztiok bihurtu gara
kanon jakin baten maizter
edertasuna hortik dator
ta edertasunetik zer?
Inertziaz neskak pija
ta mutilak berriz hipster
tripaldea argal-argal
eta argalak bi izter.
Ta izan behar dugunez
neskok miss, mutilok mister
Gaur arte enaiz hori izan,
baina izango naiz laister.

3
Ta nere erabakia
argi daukadanez jada,
amari diotzat: «Ama,
diru faltan da alaba».
Erantzun dit: «Maider, hortan
nola hasiko zara ba?
Nere baimenik ez duzu
joateko klinikara.
Aurrezten duzun unean
nahi baduzu joango zara,
baina iritzia aldatzen
gogor saiatuko gara».

Doinua:
Norbere mundu intimo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.