Musika. MIKEL AZPIROZ

Bakarkako doinu intimisten hariari tiraka

Non: Iruñean, Civivoxen Noiz: Gaur, 12:00etan.

2021eko otsailaren 21a
00:00
Entzun
Bakarkako hirugarren lana aurkeztuko du gaur Mikel Azpiroz (Donostia, 1971) pianistak: Islak. Iaz plazaratu zuen, Gaua (2013) eta Zuri (2016) lanekin hasitako bide intimistan sakonduz, eta hiruretako aleak interpretatuko ditu Civivoxen, lan berriko piezak nagusi izango diren arren. Inpresionismoa, bluesa, euskal aireak, abangoardia ukituak... nahasten ditu musikariak bere kantetan, baretasunari tokia eginez baina tristezian erori gabe sekula. Perkusioa ere sartu du, gainera, azken diskoan, aurrekoetan ez bezala.

Bakarkako bidean jorratzen duen ildo barearen kontrapuntu gisa,Elkano Browning Cream taldearen rhythm & blues nahiz rock proiektua ere badauka Azpirozez. Konpositore eta ekoizle gisa ere egina du ibilbidea, eta hainbat bakarlari eta talderekin aritu izan da: The Waifs, Duncan Dhu, Travellin´Brothers, Jabier Muguruza, Elena Setien, Anari eta beste hainbatekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.