Baionako Euskal Museoa hiru hilabetez hetsiko dute, pipiak jota dagoelako

Urtarrilaren 6tik martxoaren 24ra bitarte hetsia izanen da egoitza. Aurreikusi dute 100.000 euro gostako zaiela intsektuen kentzeko esku hartzea.

Baionako Euskal Museoa hiru hilabetez hetsiko dute intsektu inbasio batengatik. PATXI BELTZAIZ
Baionako Euskal Museoa hiru hilabetez hetsiko dute intsektu inbasio batengatik. PATXI BELTZAIZ
Leire Casamajou Elkegarai.
BAIONA
2024ko abenduaren 23a
11:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Baionako Euskal Museoa bere ateak zerratzera behartua da intsektu xilofagoek hartuta dagoelako. Zehazkiago, pipiak (anobiidae) dira bertan atzeman dituzten intsektuak: horien larbek zura zulatzen dute, eta horregatik izan daitezke lanjerosak egoitzaren zurezko estrukturarendako eta museoak gordetzen dituen zenbait obrarendako. Ordea, animalia bera eta haren kontrako tratamendua ez dira kaltegarriak gizakiendako. 

Urtarrilaren 6tik martxoaren 24ra bitarte hetsia izanen da egoitza. 

Hiru fasetan iraganen da intsektuen kentzeko prozesua: lehen hilabetean gunea eta obrak prestatuko dituzte esku hartzerako, bigarrenean lokalak eta bildumak tratatuko dituzte, eta hirugarrenean, dena garbitu eta berrezarriko dute. Aurreikusi dute orotara 100.000 euro gostako zaiela.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.