Badatoz bardoak

Otsailaren 2an hasi eta martxoaren 24an bukatuko da Bardoak Nafarroako taldekako bertso egitasmoa, Beran, 113 parte hartzailerekin

Bardoak egitasmoa aurkeztu zuten, atzo. NAFARROAKO BERTSOZALE ELKARTEA.
Erredakzioa
Iruñea
2018ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
Berako Kataku tabernan egingo da Bardoak Nafarroako taldekako bertso egitasmoko lehen saioa, otsailaren 2an (20:30ean). Ibardin: Hiru Ta Lau Dira Zazpi eta Sakana Zirt taldeak ariko dira estreinaldian. Hamasei talde eta 113 parte hartzaile izango ditu egitasmoak aurten, eta horietatik 74 izango dira bertsolariak. «Beteranoak gazteekin nahasiko dira, eta ibilbide luzekoak hasi berriekin aterako dira plazara», Nafarroako Bertsozale Elkartekoek nabarmendu dutenez. Orotara, 23 saio izango dira. Lehen fasea otsailaren 2tik otsailaren 18ra bitarte jokatuko da, hamasei saiorekin. Bigarren fasea, berriz, martxoaren 2tik martxoaren 11ra, sei saio antolatuz. Finala martxoaren 24an jokatuko da, Lekunberrin.

Aurreko aldietan bezala, talde lana eta auzolana izango da egitasmoaren oinarria. Gutxienez bost partaide ditu talde bakoitzak: hiru bertsolari, gai-jartzaile/aurkezlea eta taldeko ordezkaria.

«Saio hurbilak»

Talde bakoitzak gutxienez bi saiotan kantatzeko ardura izango du, bai eta etxeko saioa antolatu eta berau aurkeztekoa ere. Gainera, beste multzo bateko saio baterako gaiak prestatuko dituzte taldeek, eta saio batean epaile lanak egingo dituzte. Bertsoak epaitzeko ez da bakarkako txapelketako sistema erabiliko. Lehen faseko saio bakoitzean, beste multzo bateko talde bateko bi kidek epaituko dute saioa, puntuaziorik jarri gabe, soilik ariketaz ariketa talde onena aukeratuta. Entzuleek ere saioan hobekien nor aritu den baloratzeko aukera izango dute. Bi horietatik aterako da saio bakoitzeko irabazlea.

Finala salbu, saioak elkarte girokoak izango dira, «hurbilak, gozoak eta berritzaileak». Kasu gehienetan, gainera, saio horiek otorduekin osatuko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.