Kritika. Musika

Bad Nerves

Bad Nervesen 'Still Nervous' diskoaren azala. BERRIA
Bad Nervesen 'Still Nervous' diskoaren azala. BERRIA
2024ko ekainaren 16a
05:05
Entzun

bad nerves

'Still Nervous'

.

Diskoetxea: Lowly.

Garagardoz bustiriko, listu eta zigarro erreduraz beteriko moketa usaina oraindik ere presente dagoela irakurri dut nonbaiten, eta ezin zuzenagoa iruditu zait deskribapena. Bad Nervesek bigarren lan luzea argitaratu berri du, eta lehenengoaren rock & roll azkar eta dantzagarriak guztiz harrapatu bagintuen, hau ere ez da atzean gelditzen. Still Nervous festa bat da, zure aukeren gainetik dantzatzera behartzen zaituena, Don’t Stop- en erritmo frenetikoak besotik heldu eta salto egitera bultzatzen zaituelarik. Gitarra zuzenak, Bobby Nervesen ahots zorrotza eta intentsitatea nabari dira lan osoan. Baina taldearen puntu kurioso bat ere bada bere punk-rock garajeroak power pop kutsua duela. Igo bolumena eta jaiki dantzara!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.