'Babardeala cu bucluc sau porno balamuc' lana, garaile Berlinalen

Radu Juden filmak jaso du Urrezko Hartza; Zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza Denes Nagyk irabazi du

Radu Jude zuzendariaren filmeko fotograma bat. BERLINALE.
2021eko martxoaren 6a
00:00
Entzun
ZINEMA. Radu Jude zuzendari bukarestarraren Babardeala cu bucluc sau porno balamuc (Bad Luck Banging or Loony porn) lanak jaso du filmik onenaren Urrezko Hartza Berlinale jaialdian. Birala bihurtzen den bideo baten istorioa kontatzen du filmak: irudiotan irakasle bat agertzen da sexu harremanak izaten. Gaur egungo gizartearen zenbait konbentzio sozial eta zinematografiko auzitan jartzea txalotu dio epaimahaiak. Gaur jakinarazi dituzte sari guztiak, eta horrekin amaiera eman diote 71. Berlinaleren online aldiari. Izan ere, jaialdiaren bigarren partea ekainean izango da, baina aurrez aurreko publikoa izango du festibalak ordurako.

Bigarren sari nagusia, hau da, Epaimahaiaren sari berezia, Ryusuke Hamaguchirentzat izan da, Guzen to sozo (Wheel of Fortune and Fantasy) filmarengatik. Ustekabeko maitasun triangelu bat da filmaren abiapuntua, gaizki-ulertu batean amaitzen den topaketa bat. Zuzendaririk onenaren saria, berriz, Denes Nagy hungariarrari egokitu zaio, Természetes Feny filmari esker. Interpretaziorik onenari dagokionez, aurten, lehenengoz, ez dute sexuen araberako bereizketarik egin: Margen Eggertek jaso du Zilarrezko Hartza, Ich bin dein Mensch (I'm Your Man) filmagatik.

Bestalde, Una película de policias filmean Yibram Asuad mexikarrak egindako muntaketa lana nabarmendu du epaimahaiak. Gaur egun Mexiko Hirian polizia izateak zer esan nahi duen erakusten du Alonso Ruizpalaciosen ikus-entzunezkoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.