Azken erakusketa eraikineko obrak hasi aurretik

2019ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Menchu Galen inguruko erakusketa «agian» Koldo Mitxelena Kulturuneko ganbaran egingo den azkena izango dela esan du Denis Itxasok. Eraikina eraberritzeko lanen aurretik, behintzat. «Iruditzen zaigu erakusketak ohore egiten diola areto honi, bi urte eta erdiz itxi aurretik egin daitezkeen politenetariko bat delako».

KMK 2020 izena du eraikina eraberritzeko proposamenak, eta Astigarraga y Lasarte eta Bab Arquitecs enpresek aurkeztu zuten. Lehiaketa publiko bidez hautatu zuten proiektua.

Hasiera batean, 6 milioi euroko aurrekontua iragarri zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak, baina, proiektu guztiek gainditu egiten zutela eta, 9-10 milioi eurokoa izango da azkenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.