Irudia. Markina-Xemein
Azken agurra eman diote Mañukortari
Gregorio Larrañaga Mañukorta bertsolaria izen bereko baserrian jaio zen, 1943an, Markina-Xemeingo Larruskain auzoan (Bizkaia), eta auzo horretako elizan eman zioten atzo azken agurra senideek eta lagunek. Markina-Xemeingo Udalak autobus zerbitzua antolatu zuen hileta elizkizunera joateko, eta jende ugari elkartu zen, tartean bertsolari ezagunak. Mañukorta herenegun hil zen, 78 urte zituela. Zenbait urtez plazarik gehien egin zuten bertsolarietako bat izan zen. 1960ko hamarkadan hasi zen jendaurrean kantari, eta 1980ko urteetan egin zen ezagunago. 1989ko Txapelketa Nagusian finalaren atarian geratu zen. Bertsogintza molde baten ordezkari izan zen; maiz lortzen zuen entzuleak piztea, antzezpenerako zuen gaitasuna baliatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu