Azaroaren 4an abiatuko da EH Sona Bartzelonan

Saioa Baleztena Rudi.
2016ko urriaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Izaki Gardenak, Zea Mays, Doctor Deseo, Esne Beltza eta azaroaren 18an Tabula Rasa disko berriarekin itzuliko den Willis Drummond izango dira aurtengojaialdian talderik azpimarragarrienak EH Sona Bartzelonako jaialdian.

Urtero legez, udazkenarekin batera, Euskal Herriko hainbat musika estilo eta talderen topaleku bilakatuko Kataluniako hiriburua azaroaren 4tik aurrera. Aipatutakoez gain, Baobab's Will Destroy Your Planet, En Tol Sarmiento, Kukai, La Basu, Zarpazoeta A Cicatriztaldeek osatuko dute, besteak beste, aurtengo kartela.

«Sekula baino doako kontzertu gehiago» antolatu dituztela azpimarratu dio BERRIAri Bartzelonako Euskal Etxeko Kultura arduradun Ekaitz Garatek. Gainera, lehen aldiz, EH Sona jaialdia EHa Barcelona izeneko egitasmoarekin batuko da. Baina berrikuntza gehiago ere ekarriko ditu aurtengoak; izan ere, EH Sona EH al Born izeneko egitasmoarekin ere batuko baita, euskal kulturaren erakusleiho izateko asmoz. Hala, Kukai eta Esne Beltzaren mailako taldeak ikusgai izango dira, doan, eta, gainera, «sukaldaritza eta musika uztartzen dituen ikastaro bat» antolatuko dituzte azaroaren 25etik 27ra bitarteko asteburuan.

Baina aurtengo jaialdia bereizgarria da, batez ere, «disko berria aurkezten duten hainbat taldek eskainiko dituzten lehen kontzertuen artean dagoelako Bartzelonako EH Sona jaialdiarena», azpimarratzen du Garatek. Tartean izango dira Zea Mays eta Willis Drummonden aurkezpenak, erraterako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.