Musika. Bananas

'Azal bat, urdina'

Diskoetxea: Autoekoizpena.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2018ko otsailaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Donostia eta inguruetako hardcorea suspertu zuten. Adrenalized, Cohen, Yaw, Madeleine eta The Animal Within taldeetan ibilitako bost musikarik osatu dute Bananas. Musikariak ez ezik, lagun onak dira, eta horregatik elkartu ziren entsegu lokalean. Aitortu dutenez, bilatu gabeko emaitza da Azal bat, urdina bost abesti ederreko lan laburra. Iragan ez horren urruneko post-hardcorea berreskuratu dute, hiru minutura iristen ez diren kantuekin. Pozgarria da Gartxot berriz ere ahotsa urratzen entzutea, hitz horren sakonak errezitatzen dituen bitartean. Ruben eta Itzalen gitarra jolasak ederki uztartzen dira Xabi eta Borjaren oinarri erritmikoarekin. Lisabo eta Sofa taldeen arteko nahasketa dirudite. Sarean entzun daiteke, eta merezi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.