AYNUR
'Rabe'
Diskoetxea: Aynur.
2004an kaleratutako Ceçe Kurdan (Neska kurdua) kantuak ezagun egin zuen Aynur gaztea. Nolabaiteko ereserki bilakatuta, izen bereko diskoarekin arrakasta lortu zuen mundu osoan. Kurdistango musikaririk ezagunenetako bat bilakatua da, hauxe du zortzigarren lan luzea, eta, aurrekoetan bezala, bere herriko ahozko tradizioa berrirakurtzen jarraitzen du, mendebaldeko zenbait ukitu gehituta: jazz apur bat, orkestra-ukituak, ohiko pop instrumentazioa kantu askotan... Baina, hala eta guztiz ere, musikak ez du indarrik galtzen; entzun, bestela, diskoa irekitzen duen Hekimó ikaragarria, hori da ahots-indarra hori.