Aurtengo Donostia Hiria Kutxa saridunen lanak argitaratu dituzte

Arrate Egañaren 'Egia' eta Mikel Zubeldiaren 'Marlboro gizona eta beste bi ipuin' salgai jarri ditu Alberdaniak

Arrate Egaña eta Mikel Zubeldia. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Donostia
2012ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Aurtengo Donostia Hiria Kutxa sarien bi irabazleen lanak argitaratu ditu Alberdaniak. Arrate Egañaren Egia antzerki lana eta Mikel Zubeldiaren Marlboro gizona eta beste bi ipuin liburua otsailean saritu zituzten, eta jada salgai jarri dituzte.

Egañaren lehen antzerki lana da Egia. Komunikazio tresna berrien arriskuez dihardu saritutako lanean. Daniel Landart Donostia Hiria Kutxa sarietako epaimahaiko bozeramaileak hitzaurrea egin dio antzerki lanari.

Zubeldiak ipuingintzan ikusten du bere burua, eta beste bi ipuin berri gehitu dizkio Marlboro gizona liburuari. Zubeldiaren esanetan, ipuinak maskulinitatearen arketipoa zalantzan jartzen du. Miren Azkarate Donostia Hiriko Kutxa sarietako epaimahaiko bozeramaileak lanaren «estilo jasoa» nabarmendu du liburuari egindako hitzaurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.