Aurtengo Arizkun Rock jaialdia azkena izango dela jakinarazi dute
MUSIKA. Ekainaren 23an Arizkun Rock jaialdia egingo dute Nafarroako herri horretan, eta, antolatzaileek jakinarazi dutenez, azkeneko aldia izango da. «Lan karga arras handia da hain antolakuntza txikiarendako», adierazi dute ohar baten bitartez. «Jarraipenik ez dagoenez, ziklo hau hestea erabaki dugu». Duela hamar urte antolatu zuten aurrenekoz jaialdia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu