Musika. MAREN

Aurkezpen lanaren pilulak

Non: Donostiako Viktoria Eugenia antzokian. Noiz: Larunbatean, 19:00etan.

2021eko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bere lehen iraupen luzeko lana aurkezten ari da Maren abeslaria (Gallarta, Bizkaia, 2002): Margaritas y Lavanda. 17 urte besterik ez dituen arren, entzuleen arreta bereganatu du doinu elektronikoak eta pop rock intimista bat uztartzen dituzten kantuen bitartez; konfinamendu garaian argitaratu zituen Fotosíntesis eta Te invito a mi piscina (para matarte) dira horren adibide. Aleka, kantuz kantu, ari da lan berria aurkezten, hain zuzen ere, eta La estacio?n espacial de Teruel da ezagutarazi duen aurrerapen pieza berria; doinu dantzagarriak testu zaindu eta kementsuekin uztartzen dituen abesti bat da.

Marenek 2018an kaleratu zuen bere lehen diskoa: Alguien sin vergüenza. Euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz idatzitako bost kantu biltzen zituen lanak. Bartzelonako 48 Volts estudioan grabatu zuen diskoa, John Caballesen gidaritzapean. Hura arduratu da lan berria ekoizteaz ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.