zinema

Atxaga zinemara berriro

Haren 'Bi anai' eleberria grabatzen hasi dira Artikutzan.

2010eko ekainaren 30a
22:46
Entzun
Bernardo Atxagaren (Asteasu, 1951) beste nobela bat zinema aretoetara eramango dute aurki: Bi anai (1985, Erein). Atzo hasi ziren grabatzen, Artikutzan, eta gaur Atxaga bera han izan da. Bi astean izango dira errodaje lanetan Artikutzan, eta uztailaren bukaera arte Iturenen eta Zubietan ariko dira. Urtea amaitzerako filma muntatuta izan nahi dute. Estreinatu, hurrengo urtean; euskaraz estreinatuko dute, gaztelaniazko azpi-idatziekin.

Imanol Rayo (Arbizu, 1984) da filmaren zuzendaria, baita gidoilaria ere. Aurretik La mosquita muerta edota Leihotik film laburrak zuzendu izan ditu. Bi anai-ko aktore nagusiak: Aitor Koteron eta Bingen Elortza. Beste aktore batzuk: Kandido Uranga, Amaia Lizarralde edota Klara Badiola. Filmak 1,5 milioi euroko aurrekontua dauka, eta Orio Produkzioak da ekoizlea.

50eko hamarkadako giroan oinarrituta dago Atxagaren eleberria. Bi anaien istorioa kontatzen du: aita hil egiten zaie eta semeetan gazteenak hartzen du etxeko ardura; beste anaia atzeratua da.

Orain arte Atxagaren bi nobela eraman dituzte zinemara: Obabakoak -Montxo Armendarizek, Obaba izenarekin- eta Zeru horiek -Aizpea Goenagak-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.