'Atonement' britainiarra filmerik onena Urrezko Globoetan

Alberto Iglesias donostiarra zen soinu banda onenaren saria jasotzeko hautagaietako bat, baina Dario Marianellik irabazi du, hain zuzen ere, =i Atonement=i filmagatik. Julie Christiek irabazi du aktore emakumezko onenaren saria, eta Daniel Day-Lewisek aktore gizonezko onenarena.

2008ko urtarrilaren 14a
10:25
Entzun
Joe Wright zuzendariaren Atonement filmak irabazi du Hollywoodek Atzerriko Prentsaren Elkarteak ematen dituen Urrezko Globoetako sari nagusia: film onenarena. Ez da hori izan maitasun film britainiarrak irabazi duen sari bakarra, soinu banda onenarena ere Atonement-ek jaso baitu, Dario Marianellik idatzitako musikari esker. Hain zuzen ere, Alberto Iglesias musikari donostiarra zen sari hori jasotzeko hautagaietako bat, Kometk zeruan filmagatik. Baina, esan bezala, Atonement-en soinu banda saritu dute.

Aktore emakumezko onenaren saria Julie Christiek irabazi du Away from her filmagatik, eta aktore gizonezko onenarena Daniel Day Lewisek There Will Be Blood filmagatik. Urrezko Globoen sariak jai ekitaldi handi batean jakinarazten eta banatzen dire ohikotan, baina aurten, gidoilarien greba dela eta, ekitaldi hori bertan behera geratu da eta prentsaurreko arrunt batean jakinarazi dituzte. Sarituetako bat bera ere ez da izan prentsaurrekoan, haietako asko, gidoilariei elkartasuna adierazteagatik. Honakoa da sarit nagusien zerrenda:

Film onena:Atonement.

Zuzendari onena: Julian Schnabel, The Diving Bell And The Butterfly filmagatik.

Emakumezko aktore onena Julie Christie ( Away from her).

Gizonezko aktore onena: Daniel Day Lewis (Ther Will Be Blood).

Komedia musikal onena. Tim Burtonen Sweeney Todd: The Demon Barber of Fleet Street.

Musikaletako edo komedietako emakume aktore onena: Marion Cotillard ( La vie en rose).

Musikaletako edo komedietako gizonezko aktore onena Johny Depp (Sweeney Todd: The Demon Barber of Fleet Street).

=bTaldeko emakume aktore onena:b Cate Blanchett ( I'm Not There).

Taldeko gizonezko aktore onena: Javier Bardem ( No Country For Old Men).

Marrazki bizidunetako fil onena: Ratatouille.

=b Soinu banda onena:b Dario Marianelli ( Atonement).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.