Asterix eta Obelixen abenturen egile berriak izendatu ditu Uderzok

Frederic eta Thierry Mebarki anaiek marraztuko dituzte, Jean-Yves Ferriren gidoiei jarraituta

Agentziak
Paris
2011ko irailaren 28a
00:00
Entzun
Asterix eta Obelix pertsonaiek abentura berriak izango dituztela iragarri du Albert Uderzo marrazkilariak, Rene Goscinny gidoigile zenak eta berak egindako lanaren lekukoa hartuko duten egile egokiak aurkitu dituelako: Frederic eta Thierry Mebarki anaia marrazkilariak eta Jean-Yves Ferri gidoigilea. Hachette argitaletxeak, hala ere, oraindik ez du berretsi Uderzok zabaldutako albistea.

Uderzok adierazi du «nekatuta» dagoela eta sortzaile gazteei lekua utzi nahi diela, «nahiko talentu baitute lana ondo egiteko eta pertsonaiei bizirik eusteko». 1959an sortu zituzten Uderzok eta Goiscinnyk Asterix eta Obelixen lehen abenturak, eta 1977ra arte iraun zuen bien arteko elkarlan arrakastatsuak, Goscinny hil zen arte. Asterix eta Obelixen abenturak 33 komiki-liburutan jasota daude, eta horien 350 milioi ale inguru saldu dira. Hainbat film ere egin dira bi pertsonaia horien abenturetan oinarrituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.