Joseba Sarrionandia. Idazlea
«Asko zor diot Peillenen euskalduntasun heterotopikoari»
«Euskal kulturaren etenaldi luzean, izan ziren pertsona batzuk herri kultura zahar ia galduaren eta balizko Euskal Herri moderno baten alde itzelezko lana egin zutenak 50, 60 eta 70etako hamarkadetan. Transmisio hori korrontearen kontra modu bakarti eta berezian egin zuten horietakoa izan zen Txomin Peillen. Itzelezko lana egin zuen alor diferente askotan. Haren obra oso sakabanatuta dago, ez dut uste merezi bezain beste irakurri denik, baina uste dut ezagutuko dugula egunen batean ondo editatuta. Txomin pertsona oso irekia zen, jakin-min agorrezina zuen gauza guztiez. Harekin elkarrizketan asko ikasten zen zientziaren alor guztiez, eta batez ere bizitzaz. Nik neuk asko zor diot bere euskalduntasun heterotopikoari».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu