Asier Zabaletaren ibilbidea sarituko dute
DANTZA. Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak Asier Zabaletari emango dio Ibilbide Artistikoaren Saria, «koherentziaz landutako ibilbide zabalagatik». Dantzara Dedikazio Saria Merche Filgueirak jasoko du; Errebelazio Saria, Aitor Arrietak; eta Ikerkuntza Saria, Juan Antonio Urbeltzek eta Marian Arregik, ex aequo. Aurtengo sariak larunbatean jasoko dituzte, Donostiako udaletxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu