Artzeren poema berriak, oholtzara eramanak

'Nola belztu behar zuria' estreinatuko dute Bide Ertzean, Guillan eta Sarasolak Usurbilen maiatzaren 3an

Erredakzioa
Donostia
2014ko apirilaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bide Ertzean musika taldeak eta Metrokoadroka kolektiboko Oier Guillan eta Asier Sarasola deklamatzaileek Nola belztu behar zuria poesia eta musika emanaldia estreinatuko dute maiatzaren 3an, 22:00etan, Usurbilgo Sutegi auditoriumean. Joxan Artzeren Heriotzaren ataria dugu bizitza eta Bizitzaren atea dukegu heriotza (Elkar, 2013) liburuetako poemak ditu oinarri ikuskizunak. Zazpi poema kanta gisa moldatuta emango dituzte, eta beste hogei errezitatuta. Jexux Artze Kultur Elkartearen enkarguz atondu dute emanaldia Bide Ertzean-ek, Guillanek eta Sarasolak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.