Artea eta kultura ikuspuntu sozialistatik lantzeko egitasmoa sortu dute: Ekida
KULTURGINTZA. Langile klasea kulturalki ere azpiratua delako ustearekin eta kulturari eta arteari posizio sozialista batetik heltzeko asmoarekin, Ekida kultur ekinaldia jarri du abian gazte sozialisten talde batek. Hasteko, Ekida.eus webgunea jarri dute martxan, baina aurrera begira kolaborazioak, argitalpenak eta beste sustatzea dute helburu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu