Galdera asko dituzte Eszenikaren Aldeko Plataformako kideek. Ez baitakite nola doan Arte Eszenikoen Goi Mailako Ikasketa Zentroaren sortze prozesua, ezta hura sortzeko bidean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak beteko dituen epeak zeintzuk diren ere. Erantzunik ez izateak «kezka eta frustrazioa» sortzen dietela adierazi dute:«Krisi garaiotan hezkuntzaren aldeko apustua ezinbestekoa da kulturaren dimentsio artistiko eta ekonomikorako». Antzerkiaren Nazioarteko Eguna da gaur, eta horren harira kaleratu dute oharra.
Ikastegia datorren ikasturtean abian jartzeko proposamena egin zion plataformak Hezkuntza Sailari iazko urrian, eta azaroan egin zuten bileran ikastegiaren zati bat Juan Crisostomo Arriaga musika kontserbatorioan jartzeko aukera jarri zuen mahai gainean plataformak. 2014ko lehen hiruhilekoan txosten bat egingo zela jakinarazi zuen Hezkuntza Sailak, baina oraindik horren berririk ez dutela salatu du plataformak. 300.000 euroko diru laguntza eman zioten Eszenikari iaz, eta horren xedea zein den ere ez dakitela nabarmendu dute.
Arte Eszenikoen Goi Mailako Zentroarekin kezkatuta dago Eszenika
Ikastegia datorren ikasturtean martxan jartzea nahi dute, baina salatu dute ez dakitela prozesua nola doan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu