Gaur eman dituzte Malagako (Espainia) Zinema Jaialdiko sariak, eta Alberto Gorritiberearen Arriya filmak lau sari jaso ditu. Begoña Maestrek aktore onenaren saria irabazi du. Gainera, Saioa Larak jantzien saria jaso du, Gaizka Bourgevardek argazki onenarena eta musika banda originalarena, Bingen Mendizabalek.
Gainera, Andaluziako Zinema Idazleen Elkarteak opera prima onenaren saria eman dio bere aldetik.
Film onenaren saria Cinco metros cuadrados filmak jaso du. Horrekin batera gizonezko aktore onenaren saria, taldeko gizonezko aktore onenarena, kritikarena eta gidoi onenarena jaso ditu.