Arrate Egañak irabazi du Mikel Zarate haur literatura saria, 'Patioan' ipuinarekin
LITERATURA. Arrate Egañak idatzitako Patioan kontakizunak irabazi du 2015eko Mikel Zarate haur literatura saria. Hala erabaki du Leire Bilbaok, Miren Agur Meabek eta Antxiñe Mendizabalek osatutako epaimahaiak, eta berak eramango du 3.000 euroko saria. Liburua udazkenean kaleratuko du Elkar argitaletxeak. Aurten, hemeretzi lan aurkeztu dira sariketara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu