Musika. Physis Versus Nomos

'Arraro nioenean'

Argitalpena: Egilea editore.

2019ko abenduaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Physis Versus Nomos Beñat Antxustegik sorturiko proiektuaren lan berria irailarekin batera etorri zitzaigun. Eta izan liteke momentu egokian iritsi zela nire belarrietara, baina ordutik ezin kenduta nabil bozgorailuetatik. Eskarmentu handiko taldekidez inguratuta eta kolaborazio apartaz apainduta, Arraro nioenean azken boladan argitaratu diren diskoetatik bereizi da bere sentimendu eta goxotasunagatik. Antxustegiren ahotsak eta gitarrak finak bezain biluziak dirudite batzuetan, eta gehiagoren beharrik izan ez arren, dotore jantzita agertzen zaizkigu intentsitateekin jolastuz eta goxotasunez, udazkeneko egun gris batean leihotik euriari begira gaudela estaltzen gaituen tapakia balira bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.