Arnaut Oihenarten hiru poema berri aurkitu dituzte

2023ko apirilaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
LITERATURA. Arnaut Oihenart (Maule, 1592Donapaleu, Nafarroa Beherea, 1668) idazlearen lan ezagunen artean, Notitia Utriusque Vasconiae (1638) historia liburua eta Les proverbes Basques (1657) literatur lana daude —batetik, atsotitz bilduma, eta, bestetik, poemak biltzen dituena :Oihenarten gastaroa neurthitzetan—. Obra horri orain arte ezagutzen ez ziren hiru poema gehitu behar zaizkio orain. Gidor Bilbao EHUko Ikasketa Klasikoen Saileko irakasle eta Monumenta Linguae Vasconum taldeko ikertzaileak egin du aurkikuntza, eta haren nondik norakoak kontatu dizkio Miel A. Elustondori, elkarrizketa batean —osorik dago irakurgai www.idazleak.eus webgunean, baita poemak ere—.

Ikertzailea aspalditik dabil Oihenarten arrastoaren atzetik. Elkarrizketan kontatu duenez, konfinamendu garaian, etxetik hainbat katalogo arakatzen ari zela, Grenoblekora (Frantzia) heldu zen, eta han aurkitutako dokumentuen harira egin zuen aurkikuntza. Haren ustez, kobla horietan idazleak «praktikan» jarri zuen bere teoria poetikoa.

Halaber, Bilbaoren iritziz, bila segituz gero, «gauza gehiago» aurkitzeko aukera dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.