Arkaitz Basterrak bere azken lana aurkeztuko du Zornotzan, 8an

'Zápisky z Café Louvre' dokumentala Pragan egindakoa da, eta han estreinatu zuen, joan den abenduaren

Erredakzioa
Bilbo
2013ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
Arkaitz Basterra zinemagileak bere azkeneko lana, Zápisky z Café Louvre dokumentala (Louvre kafeko egunerokoak) aurkeztuko du asteartean, Zornotza aretoan, bere jaioterrian (20:00etan eta 21:30etan). Artisten, zientzialarien, enpresarien, politikarien eta pertsona anonimo askoren topalekua izan zen Louvre 1902 eta 1948 artean. Polizia komunistak txikitu egin zuen urte hartan, eta 1992an, berriro ireki zituen ateak.

Pragan bertan estreinatu zuen dokumentala Basterrak joan den abenduaren 6an, eta bai publikoak eta bai kritikariek harrera oso ona egin zioten lanari, Zornotzako Udalak atzo bidalitako ohar baten arabera. Lan horrekin, dokumentalen trilogia bat osatu du Basterrak, 2006an Agian, eta 2009an Life and Film (The Labyrinthine Biographies of Vojtech Jasny) egin ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.