Arantzazun pintura lehiaketa egingo dute hilaren 15ean
ARTEA. Xavier Alvarez de Eulate pintura lehiaketaren VI. aldia egingo dute Arantzazuko santutegian (Gipuzkoa), hilaren 15ean. Aire zabalean egindako pintura azkarreko lehiaketa da, eta Arantzazuko Adiskideak elkarteak eta Arantzazu Gaur Fundazioak antolatzen dute, Alvarez de Eulateren ibilbidea eta obra omentzeko —beste lan askoren artean, margolari frantziskotarrak egin zituen basilikako beirateak—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu