Getxon jokatu da gaur arratsaldean Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren seigarren eta azken kanporaketa. Josune Aramendik irabazi du, eta, hala, finalaurrekoetarako sailkatzea lortu du Markina-Xemeingo bertsolariak.
Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Aramendik 458 puntu jaso ditu. Hau izan da sailkapena:
Josune Aramendi Perez. 458
Unai Mendiburu Valor 455
Eneko Aldana Carrasco 449,5
Malen Amenabar Larrañaga 446,5
Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarria 396,5
Enare Muniategi Etxabe 389
Gaurko kanporaketa izan da azkena, eta osatu da finalaurrekoetan kantatuko dutenen zerrenda. Aramendik Galdakaoko finalaurrekoan kantatuko du, azaroaren 27an. Finalaurrekoak honela geratu dira osatuta:
Azaroaren 21ean, Etxebarriko frontoian, 17:00etan:
Miren Amuriza Plaza
Onintza Enbeita Maguregi
Gorka Pagonabarraga Agorria
Imanol Uria Albizuri
Ibon AJuriagojeaskoa Garmendia
Paule Ixiar Loizaga Legarra
Azaroaren 27an, Galdakaoko Urreta kiroldegian, 17:00etan:
Aitor Bizkarra Ruiz
Etxahun Lekue Etxebarria
Xabat Galletebeitia Abaroa
Oihana Bartra Arenas
Josune Aramendi Perez
Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
Abenduaren 4an, Larrabetzuko frontoian, 17:00etan:
Eneko Abasolo Txabarri Abarkas
Jone Uria Albizuri
Nerea Ibarzabal Salegi
Txaber Altube Sarrionandia
Ander Elortegi Garatea
Julen Arzanegi Erezuma