Bertsolaritza

Arabako bertsolari txapelketako lehen final-laurdena Izarran jokatuko da, bihar

Peru Abarrategi, Paula Amilburu, Danel Herrarte, Eli Zaldua, Aitor Ugarte eta Ekaitz Samaniego ariko dira saioan.

Arabako Bertsolari TXapelketa
Urtarrilaren 14an aurkeztu zuten txapelketa. RAUL BOGAJO / FOKU
mikel lizarralde
2024ko urtarrilaren 27a
05:10
Entzun

Bihar, igandearekin jarriko da abian 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Hamaseigarren aldia izango da aurtengoa, eta berezia izango da, 40 urte beteko baitira aurten lehenengo aldiz antolatu zutenetik —1987 eta 1998 bitartean, Araba-Bizkaiko txapelketa izan zen—. Hiru final-laurden jokatuko dira, bi finalaurreko, eta, azkenik, finala martxoaren 16an izango da, Gasteizko Principal antzokian.  

Bihar lehenengo final-laurdena jokatuko da Izarrako kultur etxean, 17.30ean hasita, eta bertsolari hauek ariko dira bertsotan: Peru Abarrategi Sarrionandia, Paula Amilburu Izargarai, Danel Herrarte Nafarrete, Eli Zaldua Barquin, Aitor Ugarte Eriz eta Ekaitz Samaniego Curiel. Gai emailea Olatz Satocildes Martinez izango da.

Hurrengo bi final-laurdenak Oionen eta Laudioan jokatuko dira, otsailaren 4an eta 11n hurrenez hurren. Oiongo saioan Aroa Arrizubieta Barredo, Maddi Agirre Epelde, Manex Agirre Arriolabengoa, Orlando Arreitunandia Arinas, Rikardo Gonzalez de Durana Alzola eta Xabi Igoa Eriz ariko dira. Laudiokoan, berriz, Asier Otamendi Alkorta, Felipe Zelaieta Txurruka, Izar Mendiguren Cosgaya, Iñaki Viñaspre Simon, Martin Abarrategi Sarrionandia eta Unai Anda Delika.

Final-laurdenetatik hamabi bertsolari sartuko dira finalaurrekoetan. Fase horretan bi saio izango dira, lehena Aramaion, otsailaren 24an, eta bigarrena, Dulantzin, martxoaren 2an. Finala, martxoaren 16an jokatuko dute Gasteizko Principal antzokian, eta hor ere, gainerako saioetan bezala, sei bertsolari ariko dira txapelaren bila.

Peru Abarrategi da gaur egungo txapelduna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.