Arabako bertso kuadrillen azken finalerdia, etzi
BERTSOLARITZA. Katuko Muinoak (Gasteiz) eta Txandrio (Arabako Errioxa) taldeek Arabako bertso kuadrillen arteko hirugarren eta azken finalerdia jokatuko dute, etzi. Murgian izango da, Zuiako udaletxeko aretoan; mokadutxo bat jateko aukera izango da 18:00etan, eta 18:30ean hasiko dira kantuan, Lierni Altunak jarritako gaiekin. Hilaren 25ean jokatuko dute finala, Laudion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu