Irudia. Bilbo eta Donostia
ANTZERKIAREN GORAZARREA BILBON ETA DONOSTIAN
Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatu zuten atzo Bilbon eta Donostian. Eguerdian, The Funes Troup konpainiak Antzerkiaren Nazioarteko Eguneko manifestua irakurri zuen Bilbon, Dario Forena. Aurretik, zirkuko bi ikuskizun izan ziren, eta arratsaldean, Galder Perezek eta Lander Otaolak Vamos a contar mendiras toda la vidaestreinatu zuten. Komedia kutsuko antzezlan horrek antzoki batean elkar topo egiten duten bi aktoreren istorioa kontatzen du. Bestalde, Huts konpainiak Donostia saria jaso zuen, Viktoria Eugenia antzokian. Publikoari gorroto obra izan da aurtengo garailea. Saria jaso ostean, antzezlana eskaini zuen konpainiak. Ander Lipus da Xabier Mendiguren Elizegik idatzitako antzezlan horretako protagonista. Manez Fuchs izan da zuzendari artistikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu