Antxon Ezeizak azken agurra jaso du Donostian
Euskal zinemagintzaren aitzindariaren gertukoak Polloen bildu dira, haren omenezko ekitaldi xume batean
Gertukoen azken agurra jaso zuen atzo Antxon Ezeiza zinemagileak Donostiako Polloe hilerriko errausketa labearen ondoko gelan. Euskal zinemagintzaren inguruko teorizazioan nahiz praktikan aitzindari engaiatua izan zen Ezeiza, Ikuska sailaren sortzailea eta Ke arteko egunak filmaren zuzendaria, besteak beste. 1960an egin zuen lehendabiziko zinema lana, A través de San Sebastián film laburra, Elias Kerejetarekin elkarlanean; eta 1995ean azkenekoa, Felicidades, Tovarich film luzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu