Antonio Skarmeta idazle txiletarra hil da, 84 urtetan. Denetik idatzi zuen: nobelak, ipuinak, dramak, gidoiak eta beste, baina, guztien artean, zinemara eramandako obrak dira gogoratuenak, batez ere Il Postino eta El cartero de Pablo Neruda. Azken pelikula hori Skarmetak berak zuzendu zuen lehenik, eta, gerora, Michael Radford zuzendari ingelesak ere eraman zuen pantaila handira. Filmak Ardiente paciencia nobela du oinarri, 1985ean argitara emana. Patxo Telleriak 2020an euskaratu, eta Booktegi.eus-en plazaratu zuen: Nerudaren postaria.
Poli Delano, Oscar Hahn eta Claudio Bertonirekin batera, Txileko idazleen 60ko belaunaldia osatu zuen Skarmetak. 1973ko estatu kolpean erbestera jo behar izan zuen. 1988an itzuli zen Txilera.