Antonio Lopezen lan errealisten erakusketa ireki dute Madrilen
Besteak beste, hirien ikuspegi ezagunak eta fruten konposizioak daude, eta udazkenean Bilbora ekarriko dituzte
Antonio Lopezen (Tormelloso, Espainia, 1936) errealismoak hartu du Madrilgo Thyssen-Bornemisza museoa. Gaur irekiko duten erakusketak 130 obra ditu. Marrazkiak, margolanak eta eskulturak dira, 50eko hamarkadakoak zein gaur egungoak. Erakusketa berbera Bilboko Arte Eder museoan ikusi ahalko da urriaren 10etik aurrera. Lopezen obran etenik izan ez duten gaiak eta moldeak erakusten dituzte lanok: besteak beste, plano fantastikoak eta errealak uztartzen dituzten barrualdeak, frutekin eginiko konposizioak eta Madrilgo eta Tormellosoko hiri ikuspegi ospetsuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu