Antonio Carvajal poetarekin solasaldia, bihar, Donostian

Poesia musikatuaren errezitaldia egingo dute, gaur, Donostiako Viktoria Eugenia Klubean

Erredakzioa
Donostia
2013ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Literatura jardunaldiak egingo dira Donostian, gaur eta bihar. Lehen ekitaldian, gaur, Viktoria Eugeniako klubean, musikaz lagundutako poesia errezitaldia egingo dute Harkaitz Canok, Antonio Carvajalek, Ekhine Egigurenek, Izaskun Graciak eta Luis Gardek, eta Jon Makusok biolina joko du. Carvajal, 2008ko poesiaren arloko Espainiako Sari Nazionalaren irabazlea, irakurleekin solastuko da bihar. Bi ekitaldiak 19:30ean hasiko dira. Jardunaldien harira, urtero bezala manifestu bat kaleratu dute Aritz Gorrotxategi, Felipe Juaristi, Juan Ramon Makuso eta Peio Otxoteko poetek (www.pentsamenduarenpoesia.blogspot.com.es).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.