Anton Reixa SGAEko zuzendaritzatik bota dute

Erakundean boterea lortzeko borroka zilegitasunetik haratago doala adierazi du

Erredakzioa
2013ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Espainiako Egile eta Editoreen Elkartearen (SGAE) zuzendaritza taldearen gehiengoak Anton Reixa zuzendari kargutik kentzea erabaki zuen atzo egindako bozketan. 39 kidetatik 25ek aurka bozkatu zuten, 12k alde eta kide bat abstenitu egin zen, eztabaidabaten ostean. Reixa kezkaturik baina esker onez agertu zen, eta SGAEn boterea eskuratzeko borroka zilegitasunetik haratago doala adierazi zuen.

Orain urtebete, Reixa zuzendari gisa hautatu zuten, eta, SGAEren irudia aldatzen saiatu den arren, erakundearen gidaritza nora ezean gelditu da. Hark jarraituko zuen erabakitzeko bozketa egin aurretik, Reixak udazkenerako hauteskundeak aurreratzeko aukera zabaldu zuen, hautestontzietan jasotako erabakiak erabat banatuta dagoen batzorde batenak baino zilegitasun handiagoa izango zuelakoan. Proposamena, baina, ez zen aintzat hartua izan.

Bozketaren aurretik egindako bileran Fermin Cabalek eta Jose Miguel Fernandez Sastronek gogor egin zuten Reixaren aurka, musikarien eskubideak direla-eta izandako desadostasun bategatik.Gainera, bere agintaldianhasiera batean babesa eskaini zioten hainbat kide albotik urrundu zaizkio: Antonio Onetti eta Cabal, tartean. Beste inoren iritziak kontuan hartu gabe agintea nahieran erabili izana salatu dute, baita haren dimisioa eskatu ere. Fernandez Sastron lehiakideak haren aurkako oposizioa egiten jarraitu du zuzendaritza batzordean. Azkenean, erakundearen ahuleziak eta ezegonkortasunak Reixa bere kargua uztera bultzatu dute.

Anton Reixa (Vigo, Galizia, 1957) musikari, idazle, eta zinemagilea 2012ko maiatzetik zen SGAEko zuzendari, botoen gehiengoa lortu zuenetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.