Irudia. Donostia

ANSORENAK LEKUONA SARIA JASO DU

2012ko ekainaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Jose Luis Ansorena Mirandak Manuel Lekuona saria jaso zuen atzo arratsean Donostiako Foru Aldundiko Tronu Aretoan egindako ekitaldian, Eusko Ikaskuntzak emana. Martin Garitano ahaldun nagusiak, Jose Maria Muñoa Eusko Ikaskuntzako lehendakariak eta Jose Inazio Ansorena sarituaren biografiaren egileak parte hartu zuten ekitaldian, Ansorena Mirandaren laudoriozko hitzak esanez, eta ekitaldian izan ziren guztiei sarituaren bio-bibliografia eman zitzaien. Bio-bibliografia hori saria dela-eta eman du argitara Eusko Ikaskuntzak. Andra Mari abesbatza arduratu zen ekitaldia musikaz hornitzeaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.